Basadi auzunean zulo bat zabaldu da garabi bat lanean ari zela

Maria Maya Manterola

Onik daude garabian igota zeuden bi langileak. Kalea itxi egin dute.

Eguerdi partean gertatu da ezustekoa: Basadi auzunean lanean ari zen garabi baten gurpil bat lurrean hondoratu da, zulo bat zabaldu ondoren. Garabian igota lanean ziren bi langileek hedabide honi adierazi diote onik daudela, nahiz eta ustekabekoa hartu. 

Kalea itxi egin dute garabia atera bitartean. Langileen arabera, garabi handiago bat beharko dute horretarako. 

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide