Larunbatean ospatuko da Olagarro Eguna, baina bihar ere izango dira gaiarekin lotutako jarduerak herrian. Alde batetik, Javier Carballok osatutako Olarro zopa, Zumaiako ondarea erakusketa zabalduko dute Alondegiko sarreran. Bestetik, mahai-ingurua egingo dute Oxforden: Inazio Manterola biologiaren ikuspegitik arituko da; Mari Carmen Eizagirrek, Jose Maria Sacristanek eta Martin Etxabek olagarroa hartzeko erak aurkeztuko dituzte; eta Ibon Uranga kozinatzeko modu desberdinez ariko da.
Hori horrela, erakusketaren aurkezpena eta mahai-ingurua 19:00etan izango dira, eta argazki bilduma bisitatzeko aukera egongo da urriaren 8ra arte.