Egia jakiteko garaia da! lelo hartuta, ekitaldia egingo dute datorren asteartean, hilak 26, Egiari Zor Fundazioak eta Hegia memoria elkarteak. Izan ere, Xabier Kalparsoro zumaiarraren heriotzetik 30 urte igaro dira, eta kasuak argitu gabe jarraitzen duela salatuko dute. Moilaberrin elkartuko dira 19:00etan, eta eguraldi txarra egingo balu, Aita Mariko aretora lekualdatuko litzateke ekitaldia.
Kalparsoro 1993an atxilotu zuten, eta bertsio ofizialaren arabera, komisariako bigarren pisuko leiho batetik erori, eta bi egun beranduago zendu zen ospitalean. Errelato bakarraren aurrean, memoria osoa aldarrikatuko dute beste urte batez.