Denboraldi berriari buruzko bilera egingo du Telmo Deun arraun elkarteak astelehenean

Maria Maya Manterola 2023ko ira. 21a, 12:00

Denboraldi berriaz ariko dira asteleheneko bilera irekian. 11 urtetik gorakoentzat, gainera, ate irekiak ere izango dira.

Uda sasoiaren amaiera iristearekin batera, denboraldi berriari begira jarri dira Telmo Deun arraun elkarteko kideak. 2023/2024 denboraldia gai hartuta, bilera egingo dute astelehenean, hilak 25, 19:00etan itsas kiroldegian. 

Arraunean hasi nahi duten gaztetxoei zuzenduta, gainera, ate irekiak ere izango dira, ekipamenduak eta jarduera bertatik bertara ezagutzeko aukera izan dezaten. Hain zuzen, 11 urtetik gorakoak deitu dituzte arraunaz gozatzera.

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide