Flysch Traila prestatzeko azken entrenamendua egingo dute igandean

Maria Maya Manterola 2023ko ira. 21a, 13:00

Lubaki kiroldegitik aterako dira goizean goiz, eta lasterkariek bi ibilbide izango dituzte aukeratzeko. 

Flysch Trailerako geroz eta gutxiago falta da. Urriaren 8an izango da aurten, eta parte hartzaileak prestaketa lanetan ari dira. Igande honetan, hilak 24, egingo dute taldean azken entrenamendu saioa. Aurrekoan bezala, Lubaki kiroldegitik abiatuko dira 8:00etan, eta bi ibilbide izango dituzte aukeratzeko. Batean, lasterketa eguneko 14 kilometroko ibilbidean jardungo dute, eta bestean, ibilbide luzea landuko dute, 22 kilometrokoa. 

Ekainean hasi zituzten entrenamenduak, eta guztira bost egingo dituzte lasterketan atera aurretik. 

Halaber, lau prestakuntza saiotan parte hartzen duten nesken artean 30 dortsal zozkatuko dira, Gipuzkoako Foru Aldundiaren berdintasun sailaren eskutik. 

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide