Gaur arratsaldean zabalduko dute Pand'oro eskulanen eta josketen erakusketa Oxford aretoan. Bertan, Pand'oro elkarteak urtean zehar eskainitako tailerretan egindako lanak ikusteko aukera egongo da, eta interesa dutenek esposizioa bisitatzeko aukera izango dute urriaren 8ra arte.
Oxford aretoa zabalik egongo da egunero 18:30etik 20:00etara; asteburuetan, berriz, 12:30etik 14:00etara eta 18:30etik 20:00etara irekiko dute.