Inor olagarroa dastatu gabe gera ez dadin lanean dira herritarrak

Intza Trula 2023ko ira. 22a, 17:09

Bihar Olagarro Eguna dela eta era guztietara eta txoko guztietan izango dute zumaiarrek olagarroa dastatzeko beta. Hori dela eta, inor gogoz gera ez dadin olagarroa mozteko eta brotxetak egiteko elkartu dira arratsaldean Beheko Plazan.

Bihar ospatuko da Olagarro Eguna Zumaian eta guztia prest izateko lanean dabiltza herritarrak. Goizean goizetik hasita, musikak, dantzak eta festa giroak hartuko ditu kaleak, eta, horrez gain, ohi bezala, olagarro brotxetak eta olagarro zopa dastatzeko aukera izango da txosnetan. Herritar orok olagarroa probatzeko aukera izan dezan, olagarroa moztu eta brotxetak egiteko elkartu dira gaur arratsaldean Beheko Blazan.

Horrez aparte, egun osoan zehar gastronomiari eta jai giroari lotutako jarduera mordoa izango da herrian; hala nola elikagaien azoka, Olagarro Eguneko XV. Bandera, sukaldaritza erakustaldia, Hamarru elektrotxaranga eta Sukar taldearekin erromeria.

Egitaraua:

  • Goiz partean XVII. Argazki Rallya. Izen ematea 09:00etatik 10:00etara, Alondegiko Oxford aretoan. 
  • 10:30etik 14:30era. Erribera kalean, Elikagaien Azoka. 
  • 10:30. Haur eta gaztetxoentzat jolasakItxas-Gain elkarteak antolatuta. Arbustaingo arranpla parean, piraguak eta uretako jolasak; eta Gernika parkean, zinta harrapatzea bizikletan, eltzetxoak puskatzea, etab. 
  • 11:00. Kuadrillen arteko batel estropada, Olarro Eguneko XV. Bandera, Telmo Deun arraun elkarteak antolatuta.
  • 11:00etatik 13:00etara. Eusebio Gurrutxaga plazan, olagarroarekin egindako sukaldaritza erakustaldia.
  • Goiz partean, olagarro zopa txosnetan. 
  • 11:00etatik 13:00etara. (Bi txanda), Algorri interpretazio zentroan 6-10 urte bitarteko haurrentzat doako tailerrakAurrez izena eman behar da: info@algorri.eus edo 943143100. 
  • 11:00etatik 14:00etara. Atea zabalik Kofradian, arrainen salmenta aretoa ikusteko.
  • 11:15. Hamaiketakoa olagarro harrapatzaile izandakoentzat. 
  • 11:30. Herriko txistularien kalejira Astindu taldearekin.
  • 12:30. Kalejira Zutrik trikitilarien eskutik. 
  • 14:30. Herri bazkariaEusebio Gurrutxaga plazan.
  • 17:00. Flyscheko olagarroa bisita gidatua euskaraz (gaztelaniaz  18:30ean) %50eko deskontua kode hau erabiliz: olarroeguna Erreserbak: www.geoparkea.eus.
  • 17:00etatik 19:00etara. Atea zabalik Kofradianarrainen salmenta aretoa ikusteko.
  • Arratsaldez, olagarro brotxetak txosnetan.
  • 19:00. Hamarru elektrotxarnga herriko kaleetan. 
  • 19:30. Kofradian, Olarro eguneko XV. Bandera emango zaie batel estropadako irabazleei.
  • 22:00.DJ Luji eta DJ Loti Eusebio Gurrutxaga plazako karpan.
  • 22:00. Kofradian, erromeria Sukar taldearekin.

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide