Olagarro Eguneko giroa, lanean nahiz festaz gozatzen aritu diren herritarren ahotik

Andoni Elduaien | Maria Maya Manterola 2023ko ira. 23a, 19:43

Erruz egin dute lan herritarrek aurtengo Olagarro Egunean. Olagarro brotxetak nahiz zopa banatzen batzuk; bazkari herrikoia prestatzen besteak. Hona hemen kaleko giroa lanean nahiz festaz gozatzen aritu diren herritarren ahotik. 

Gastronomiaren festa lehertu da Zumaian. Urtero legez, uda agurtzearekin batera, Olagarro Egunean murgildu da herria. Eragileek olagarroa brotxetatan eta zopan banatu dute goizean, eta jaki preziatuaren usainak hartu ditu herriko kaleak. Beheko plazan bazkari herrikoian indarrak hartu dituzte gero herritarrek, arratsaldean festa giroan jarraitzeko. Hona hemen Olagarro Eguneko giroa, herritarren ahotik.

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide