Olagarro Egunez, palak hartu eta arraunean aritzeko beta izaten dute hainbat kuadrillek. Aurtengoan, 38 izan dira erriora atera diren taldeak, eta horien artean bizkorrenak Anxuak eta Kalamidi 2 taldeak izan dira. Goizeko arraun saioaren ostean, Kofradian jaso zuten arratsaldean Olagarro Eguneko XV. Bandera bi taldeek, Aitor Manterola Kirol zinegotziaren eskutik.