Ohiko osoko bilkura egingo dute ostegunean

Intza Trula 2023ko ira. 26a, 09:57

2022ko apirileko ohiko osoko bilkura.

2024rako udal zergen eta tasen inguruan mintzatuko dira ostegun arratsaldeko ohiko osoko bilkuran, besteak beste. Ohi bezala saioa 18:00etan hasiko da, udaletxeko pleno aretoan.

Iraileko ohiko osoko bilkura egingo dute ostegun arratsaldean udaletxeko pleno aretoan. Bertan, 2024rako udal zergak eta tasak izango dituzte hizpide eta, horrez gain, 2023ko ordenantza fiskaletan aldaketa bat egitea ere aztertuko dute. Ohi bezala, 18:00etan hasiko da saioa.

Bestelako gaiak ere aztertuko dituzte ostegunean, hala nola Debegesaren eta Zumaiako Udalaren arteko lankidetza hitzarmena, Euskal Kostaldeko Unesco Geoparkearen helmugan Zumaiako udalerrian jasangarritasun turistikoko plana gauzatzeko.

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide