Pertsona Nagusien Nazioarteko Eguna da igandea, hilaren 1a, eta egun hori aitzakia hartuta, Zumaiako pentsiodunen plataformak bere aldarrikapenak plazaratzeko mobilizazioa antolatu du hurrengo egunerako, astelehenerako.
Zaindua izateko eskubide unibertsala galdegingo dute, eta aipatu dute norabide horretan ezinbesteko papera dutela erresidentzietan dauden egoiliarren senideek. Zaintzaren etorkizunaz eta izaeraz arduratuta dauden herritarrei egin diete mobilizazioan parte hartzeko deia: Saregile plazatik abiatuko da 12:00etan.