Zumaiako Emakumon Etxeak, eskola feministen barruan, hitzaldia antolatu du ostegun arratsalderako. Solasaldia ekonomia feministaz izango da, eta Uzuri Aboitiz izango da hizlaria. EHUko irakaslea eta ikerlaria da Aboitiz Antropologia Sozialaren sailean.
Feminismoak ekonomiaz dioena izango du hizpide irakasleak, eta aurreratu dute oinarrizko kontzeptuak ulertzeko eta ezagutzeko aukera izango dela hitzaldian, eta "ikuspegi kritiko batetik" hausnartu eta hitz egingo dutela zaintzaz, bizitzaren sostenguaz, krisiaz, bizitzaren prekarietateaz eta alternatibez.
Hitzaldia 18:3oean hasiko da Emakumeon Etxean –San Telmo kaleko 19. zenbakia–.