Bertan behera utzi dute larunbatean jokatzekoa zuten herriko surf txapelketa

Intza Trula

2022ko herriko surf txapelketa. (Onintza Lete Arrieta)

Larunbat honetan jokatzekoa zen Zumaiako surf eta bodyboard txapelketa bertan behera geratu da, eta antolatzaileek azaldu dutenez, data berria zehaztean emango zaie herritarrei horren berri.

Zumaiako surf eta bodyboard txapelketa jokatzekoak ziren larunbat honetan Itzurun hondartzan, baina hitzordua atzeratzeko erabakia hartu dute. XXIII. edizioa izango dute aurtengoa, eta herriko surflari, bodyboardlari eta zaleek hartuko dute hondartza egun honetan. 

Alabaina, antolatzaileek adierazi dute txapelketaren data berria zehaztu bezain laster izango dutela herritarrek horren berri.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide