Guztia prest dute Artadiko San Migel festei hasiera emateko. Hain zuzen ere, ostiral eta larunbat honetan ospatuko dituzte jaiak auzoan, eta bertara heltzeko autobus zerbitzua eskainiko dute gora joateko zein herrira itzultzeko.
Horrenbestez, ostiralean Patxita Etxezarretatik aterako da autobusa: goizean, 10:00etan irtengo da Zumaiatik eta 13:30ean egongo da herrira itzultzeko aukera. Arratsaldean, berriz, 20:00etatik 22:00ak arte eskainiko du zerbitzua. Itzulera, ostera, 01:00etatik 02:00etara izango da, Artaditik. Larunbatean, 11:00etatik 13:30era egongo da gorako zerbitzua eta behera, berriz, 16:30etik 18:45era.