Badatoz sanmigelak

Intza Trula 2023ko irailaren 28a

2022ko festetako irudi bat.

Musikak, jan-edanak eta jokoek hartuko dute Artadi auzoa bihar eta etzi, eta dena prest dute auzotarrek festarako.

Badatoz sanmigelak Artadira. Bihar eta etzi ospatuko dituzte jaiak auzoan, eta dena prest dute jai egun kutunetarako. Auzora joan-etorria egiteko autobus zerbitzua ere eskainiko dute aurten ere.

Bi egunez kontzertuak, bertso afaria, jubilatuen bazkaria, askotariko jokoak eta txakolin dastaketa izango dituzte auzoan.

Egitaraua:

Bihar, ostirala, Mikel Deunaren Eguna

  • 10:30. Jai hasierako txupinazoa.
  • 11:00. Meza nagusia.
  • 12:00. Afizionatuen lehen mailako pilota partida. Beñat Senar-Ander Garmendia/Iker Amiano-Unai Albeniz.
  • 13:00. Txakolin dastaketa. Bertsolariak: Amets Arzallus eta Andoni Egaña. Trikitilariak: Antsorregi eta Larrañaga.
  • 15:00. Bazkaria.
  • 17:00. Artadiko Alkaziari gorazarrea. Bertsolariak: Amets Arzallus eta Andoni Egaña. Trikitilariak: Antsorregi eta Larrañaga.
  • 21:30. Artadi Gazte Kontzertuak: Rock!, FUNKranga, Pig&Kiss eta Hoben.

Etzi, larunbata

  • 11:30. Haur eta gaztetxoentzat herri kirol jokoak.
  • 12:00. Puzgarriak nahieran. Trikitilariak: Izer eta Alabier.
  • 14:00. Jubilatuen bazkaria. Izena emateko telefono honetara idatzi behar da mezua: 722-71 38 16.
  • 16:30. Puzgarriak eta apar festa. 
  • 19:00. Sagardo dastaketa. Trikitilariak: Izer eta Alabier.
  • 21:00. Bertso afaria. Izena emateko telefono honetara idatzi behar da mezua: 722-71 38 16. Bertsolariak Iker Zubeldia eta Maialen Lujanbio. Trikitilariak: Izer eta Alabier.
  • Ondoren, jai amaierako txupinazoa.

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide