Larunbaterako mus txapelketa, batzar informatiboa eta DJ emanaldia antolatu ditu Gazte Koordinadora Sozialistak

Onintza Lete Arrieta 2023ko irailaren 28a

Artxiboko irudian, Torreberri gaztetxea.

Aurtengo Topagune Sozialistari buruzko batzarra izango da ekitaldi nagusia, baina hori aisialdiko ekintzekin borobilduko dute gazteek.

Larunbat arratsalderako hitzordua antolatu du Zumaiako Gazte Koordinadora Sozialistak. Izan ere, aurtengo Topagune Sozialistaren inguruko batzar informatiboa egingo dute, Torreberri gaztetxean, 18:00etan.

Horren aurretik eta ondoren, berriz, aisialdiari lotutako ekintzak izango dira: 16:00etan mus txapelketa egingo dute –5 euro ordaindu beharko dira bikoteko– eta 18:30ean, berriz, DJ Guijak musika saioa eskainiko du.

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide