Itzurunen bainua hartzen ari zen gizonezko bat erreskatatu dute gaur arratsaldean hiru surflariren eta Gurutze Gorriaren artean. Surflariek azaldu dutenez, itsaso zakarra zegoen eta korronteak itsaso barrura eraman du gizona. Estualdian zegoela ikustean laguntzera joan zaizkie, eta itsaso zabalera eraman dute eta bertan itxaron dute Gurutze Gorria bertaratu arte. Azken hauek izan dira gizona lehorrera eraman dutenek.
Nolanahi ere, sufrlariek salatu dute ordubete luze itxaron behar izan dutela larrialdi zerbitzuak iritsi diren arte eta itolarrian zegoela gizona. Halaber, gogoratu dute irailean ere jende ugari gerturatzen dela hondartzara bainua hartzera marea bizien garaia denean eta soroslerik ez dagoenean. Ertzaintzak, bere aldetik, jakinarazi du, 15:30ean jaso dutela Itzurungo hondartzatik eta Gurutze Gorria, bi anbulantzia, udaltzaingoa eta Ertzaintza bertaratu direla.