Julene Azpeitia literatur lehiaketan lanak aurkezteko azken eguna izango da bihar

Maria Maya Manterola 2023ko irailaren 29a

Julene Azpeitia literatur lehiaketaren sari banaketa. (Artxibokoa)

Ipuinaren gaia librea da, eta euskara hutsean sortuak izan beharko dute. Zumaiako Udalak urtero antolatzen duen lehiaketak euskarazko literatur sorkuntza bultzatzea eta indartzea du xede.

Julene Azpeitia literatur lehiaketan lanak aurkezteko azken eguna izango dute bihar herritarrek. 36. edizioa. izango du aurten udalak euskarazko literatur sorkuntza bultzatzeko eta indartzeko asmoz antolatzen duen lehiaketak.

Ipuinen gaia librea izango da, eta euskara hutsean sortuak izan beharko dute. Horrez gain, ez dituzte onartuko aurrez argitaratutako lanak, eta horiek, gutxienez, sei orri izan beharko dituzte. Lanak bi eratara aurkeztu ahal izango dituzte herritarrek: alde batetik, Zumaiako udaletxera posta bidez bidalita, eta, bestetik, euskara@zumaia.eus helbidera bidaliz.

Zumaiako Udalak izendatutako epaimahaiak hiru sari banatuko ditu aurtengoan: 3.000 euroko saria lehenengo irabazlearentzat, 1.500 eurokoa bigarrenarentzat eta mila eurokoa hirugarrenarentzat. Julene Azpeitia ipuin lehiaketaren inguruko oinarri eta xehetasun guztiak ikus daitezke honako esteka honetan.

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide