Marea biziek irudi politak utzi ohi dituzte urtero kostaldean, eta egunotan herritarrek badute nora begiratu. Itsasgoran nahiz itsasbeheran, estanpa ederrak daude ikusgai han eta hemen.
Gaur goiz-eguerdiko itsasbeheran, esaterako, labarrak ohi baino ageriagoan gelditu dira Orroagan, eta herriko beste zenbait puntutan bezala, han ere ibili da jendea argazkiak ateratzen.