'Asteroid city' filmak emango dio hasiera 2023-2024 zine forum denboraldiari

Juan Luis Romatet 2023ko urriaren 3a

Wes Anderson zinemagile estatubatuarraren lan hau aukeratu du Ostarrena zine klubak zine forum denboraldia hasteko.

Ostegunean, hilaren 5ean, emango dio hasiera Ostarrenak 2023-2024 zine forum denboraldiari. Sei film aukeratu ditu Zumaiako zine klubak lehen hiruhilekorako. Hasteko, Wes Anderson zinemagilearen Asteroid City pelikula ikusteko aukera izango da Aita Mari aretoan. Saioa 19:00etan hasiko da.

Ohikoa duen bezala, aktore ezagun ugari inguratu ditu zine zuzendari estatubatuarrak film honetan. Tom Hanks, Margot Robbie, Scarlet Johansson edo Edward Norton aktoreak izan ditu bere aginduetara. Estilo propio baten jabea da Anderson eta mila eta bat aldiz imitatua izan da. 

Abendura bitartean beste bost film emango ditu Ostarrenak Aita Marin. Urriaren 19an Genki Kawamuraren A hundred flowers lan japoniarra erakutsiko da; azaroaren 2an Felix Van Groeningenen eta Charlotte Vandermeerschen Las ocho montañas; azaroaren 16an Alejandro Rojasen eta Juan Sebastián Vasquezen Upon entry (La llegada); azaroaren 30ean Li Ruijunen El regreso de las golondrinas; eta abenduaren 14an Felix Viscarreten Una vida no tan simple

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide