Beduako padurak ezagutzeko hitzaldi eta bisita bana egingo dira urriaren 9an eta 10ean. 9ko ekintzak euskaraz izango dira eta 10ekoak gaztelaniaz. Biak ere 17:30ean izango dira Alondegian: euskarazkoa Moila gelan eta 10ekoa Oxford aretoan.
Interesdunek izena eman beharko dute aurrez 943-86 50 33 telefonora deituta edo ingurumena@zumaia.eus helbidera idatzita.