Beduako paduren biodibertsitatea ezagutzeko aukera izango da datorren astean

Mireia Galarza Bastida 2023ko urriaren 3a

Argazkia: Josu Narbarte Hernandez.

Hitzaldi laburra eskainiko dute hasieran, eta Basusta ingurura joango dira gero. Bi saio antolatu dituzte, bata urriaren 9an eta bestea urriaren 10ean. Aurrez izena eman beharko da saioetan parte hartzeko. 

Zumaiako Udalak Beduako paduren berreskurapen lanetan dihardu 2019tik. Datorren aste hasieran, azken urteetako ekintzen berri emango du Aranzadi Zientzia Elkarteak. Azalpenak eta gero, Basusta ingurura joko dute, paduretako habitatak bertatik bertara ezagutzeko.

Horretarako, bi saio antolatu dituzte. Lehenengoa hurrengo astelehenean, hilak 9, 17:30ean. Euskaraz izango da saio hori, eta Alondegiko Moila gelan elkartuko dira. Bigarrena hurrengo asteartean izango da, hilak 10, 17:30ean hori ere. Kasu honetan gazteleraz izango da, eta Alondegiko Oxford aretoan elkartuko dira. 

Partaide kopurua mugatua izanik, antolatzaileek azaldu dute beharrezkoa izango dela aurrez izena ematea. Horretarako bi aukera jarri dituzte: ingurumena@zumaia.eus e-mailera idaztea edo 943-86 50 33 telefono zenbakira deitzea.

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide