Zumaiako historiari buruzko lehen liburuaren mendeurrena, urriko Baleike aldizkarian

Erredakzioa

Luis Martinez Kleisser jurista eta idazleak Zumaiari liburu bat eskaini zionetik mende bat igaro da. Herriari buruzko historiako lehen liburua da, eta liburu hark Zumaiako historian egin zuen ekarpena jaso dugu urriko Baleike aldizkarian.

Kalean da urriko Baleike aldizkaria. Zenbaki honetan Luis Martinez Klaisserrek herriko historiari buruz idatzi zuen liburuaren mendeurrena jaso dugu. Ismael Manterola historialari eta arte adituak eman ditu liburuaren eta idazlearen inguruko azalpenak. Elkarrizketa laburrean Arantxa Eizagirre liburuzaina da protagonista. Emakumeek kirolean izan duten garapena jasotzen da erreportajean, eta erretratua Esti Garciari eskaini diogu.

Bazkideek etxean jasoko dute aldizkaria; bazkide ez direnek, ordea, ohiko guneetan erosteko aukera izango dute; hala nola, Aizpurua liburudendan, A3n, Agurtzane okindegian, Arkupe okindegian, Mandalan eta Amaiako plazako Ogi Berri okindegian.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide