'Puta zikinak' liburua aurkeztuko dute bihar Emakumeon Etxean

Juan Luis Romatet 2023ko urriaren 4a

Katakrak argitaletxeko kideek aurkeztuko dute liburua. (Gure Irratia)

Sexu langileen eskubideen borroka jasotzen duen Puta zikinak liburua aurkeztuko dute bihar, osteguna, 18:30etik aurrera Zumaiako Emakumeon Etxean. Katakrak argitaletxeko kideak bertaratuko dira Zumaiara liburua aurkeztera.

Puta zikinak: Sexu-langileen eskubideen aldeko borroka Juno Mac-en eta Molly Smith-en 2018an idatzitako liburua da. Amaia Astobizak euskaratu zuen Katakrak argitaletxearen bidez 2022an. Lan sexualeko politiken eraginak aztertzen dira bertan, erabateko despenalizazioaren alde eginez.

Aurkezpen ekitaldia Emakumeon Etxean egingo da, ostegunean, 18:30etik aurrera. Saioa euskaraz izango da.

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide