Pand'Orok eskulan taldeko kideek egindako lanak ikusteko aukera izango da asteburu honetan Alondegiko Oxford aretoan. Urtean zehar egindako eskulanez eta josketez osatutako erakusketa da hau eta igandera arte bisitatu ahal izango da, eguerditan 12:30etik 14:00etara eta arratsaldez 18:00etatik 20:00etara.