'Las chicas están bien' eta 'Me he tragado un extraterrestre', asteburuan Aita Marin

Maria Maya Manterola 2023ko urriaren 6a

Itsaso Arana zinemagile baztandarraren filma ikusi ahal izango da gaurtik astelehenera bitarte Aita Mariko zine aretoan. Igandean, berriz, haurrei zuzenduriko film bat botako dute. 

Udan, neska talde bat astebetez elkartuko da landetxe batean antzezlan bat entseatzeko. Elkarrekin bizi diren bitartean, adiskidetasunari, antzezpenari, maitasunari, zurztasunari eta heriotzari buruzko ezagutzak trukatuko dituzte, partekatzea hobera egiteko gakoa izango delako itxaropen ezkutuarekin. Las chicas están bien udako ipuin bat da: printzeak, zaldiak, apoak, sutzar bat, festa bat, ibai bat, gutun ugari eta are printze despistatu bat. Ostiralean, larunbatean, igandean eta astelehenean, 19:30ean Aita Mariko zine aretoan. 

Gus, Sophie eta Max unibertsoko krimenaren aurkako Babes Espazialeko taldeko kideak dira. Istripua izan dute beren ontzi mikroskopikoan eta Lurrean amaitu dute, Normanen burua, 16 urtekoa. Igandean, 17:00etan Aita Mariko zine aretoan.

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide