'Kristalezko ametsak', Karter taldearen abesti berria

Juan Luis Romatet 2023ko urriaren 7a

Karter laukoteak abesti berria du, Kristalezko ametsak izenekoa. Harekin egindako bideoklipa aurkeztu berri dute.

Rock talde zumaiarrak hiru abesti grabatu ditu Jurgi Taboadaren aginduetara, azken honek Zumaian duen estudioan. Horietatik bi plataformetara igo zituzten: apirilean Suge vs Arratoi, eta maiatzean Desekilibrista. Aste honetan bertan aurkeztu dute grabazio saio horietan landutako hirugarren abestia, Kristalezko ametsak izenekoa. Kanta honen bideoklipa ere errodatu dute.

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide