Azken egunak ditu Javier Carballo zumaiarraren Olarro zopa, Zumaiako ondarea argazki erakusketak. Izan ere, igande honetan, hilak 15, amaituko da erakusketa hori.
Olagarro Egunaren bezperan, irailaren 21ean, zabaldu zuten, eta ordutik egon da bisitatzeko aukera Alondegiko sarrera nagusian. 09:30etik 20:00etara zabalik egoten da Alondegia, eta ordu tarte horretan ikusgai daude, beraz, argazkiak.