Sutea piztu da Santiago auzoko lantegi batean

Jabi Gonzalez Toston 2023ko urriaren 10a

Gaur arratsaldean Santiago auzoko Itzurn Nautikan piztutako sutea. (Jabi Gonzalez Toston)

Gertakaria ikusgarria izan da ke beltza dela-eta, baina ez da oso larria izan. Suhiltzaileek berehala itzali dute. Azaldu dutenez, argindar sisteman izandako arazo batek eragin du.

Sustoa eraman dute gaur arratsaldean Zumaiako Santiago auzoan Itzurun Nautika enpresen piztu den sutearen ondorioz. Izandako kalte materialak neurtzeke dituzte, baina ez da zauriturik izan eta alboko eta gaineko lantegietan ere ez du eraginik izan. Zentzu horretan, suhiltzaileek azaldu dute "okerragoa izan zitekeela" lantegian bazirelako sua azkar hartzen duten material sukoiak. Zorionez "eraginkorrak" izan dira "azkar" itzaltzea lortu baitute.

Azaldu dutenez, 17:00ak aldera jaso dute abisua eta Zarauzko suhiltzaileak izan dira lekura iristen lehenengoak. Berehala egin dute. Ondoren, laguntzera joan zaizkien Azpeitikoak heldu dira. Zehaztu dutenez, argindar sisteman izandako arazo bat izan da sua piztu duena, eta, irteera bakarra duen leku itxia izanik kosta egin zaie kea kanporatzea. Hori izan da, hain justu, sutea ikusgarri egin duena; izan ere, ke beltz handia sortu da. Suhiltzaileez gain, udaltzaingoa eta Ertzaintza ere bertaratu da.

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide