Elkarretaratzea deitu dute Zumaiako hamar eragilek "palestinar herriaren kontrako sarraskiaren aurrean". Kontzentrazioa 19:30ean egingo dute Saregile plazan (Alondegi aurrean), "Genozidioa gelditu. Palestina aurrera!" lelopean.
Deialdia egin zuten eragileak Darahli elkartea, ELA, Ernai, ESK, Zumaiako Mugimendu Feminista, Zumaiako Gazte Asanblada, Gure Esku, LAB, Sare eta Sortu dira.