Kultur etxea eta udaletxea itxita egongo dira urriaren 12ko zubian

Erredakzioa 2023ko urriaren 11

Ostegunean zein ostiralean itxita izango da udaletxean. (Juan Luis Romatet)

Lubaki kiroldegiak, berriz, ordutegi berezia izango du ostegunean zein ostiralean.

Udaletxea eta kultur etxea itxita egongo dira ostegunean eta ostiralean (hilaren 12an eta 13an) zubiagatik. Brankari dagokionez, bulegoak itxita egongo dira, baina Eguneko Zentroa zabalik egongo da.

Udaleko beste zerbitzu batzuek normaltasunarekin egingo dute lan, turismo bulegoak eta Udaltzaingoak esaterako.

Lubaki kiroldegian, berriz, ordutegi berezia izango dute bi egun horietan: urriaren 12an (osteguna) 07:30etik 13:00era bitartean egongo da irekita; urriaren 13an (ostirala), berriz, 06:30etik 13:00era. 

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide