Gaur zabalduko dute nazioarteko itsaspeko urpekaritzaren inguruko argazki erakusketa

Maria Maya Manterola 2023ko urriaren 11

Erakusketa, Alondegiko Oxford aretoan. (Miriam Romatet)

Urriaren 22ra arte ikusi ahal izango da itsas hondoa ezagutaraztea eta harekiko errespetua transmititzea duen erakusketa, Alondegiko Oxford aretoan. 

Itsaspeko Zinemaren Nazioarteko Zikloa datorren astean helduko da Zumaiara, baina aurrez, gaurtik hasita, nazioarteko itsaspeko urpekariek egindako argazkien erakusketa izango da Alondegiko Oxford aretoan. Urriaren 22ra artean bisitatu ahal izango da, 18:00etatik 20:00etara. 

Itsas hondoa ezagutaraztea eta harekiko errespetua transmititzea dute helburu biek ere. Real Sociedad Itsaspekoak urpekarien eskutik sortu zen 1975ean, eta denboraren poderioz, itsasoaren maitasunaren eta zaintzaren erakusle bihurtu da ekitaldia. 

Zinema eta argazkigintza publikoarentzat erakargarriak direla iritzita, "ozeanoek ezkutatzen duten edertasun eta biodibertsitate guztia" erakusten dute, klima aldaketa, kutsadura, eta gehiegizko arrantza eragiten duten portaeren ondorioz duten egoera larria erakutsiz. 

Munduko erreferentea da bihurtu da urpeko zinemaren jaialdietan, eta mundu osoko film laburrak eta dokumentalak jasotzen ditu. 

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide