Elena Irureta sarituko du Euskal Zine Bilerak

Nerea Uranga 2023ko urr. 11a, 18:16

Elena Irureta aktorea, Zumaian. (Maria Maya Manterola)

Lekeitioko (Bizkaia) zinema jaialdiak 46. edizioa izango du aurten, eta Euskal Zinemaren Begirada saria Elena Irureta eta Ane Gabarain aktoreek jasoko dute urriaren 21ean egingo duten ekitaldian.

Euskal Zine Bilerak Elena Irureta eta Ane Gabarain aktoreak sarituko ditu aurten. Lekeitiko zinema jaialdiaren Euskal Zinemaren Begirada saria jasoko dute bi aktoreek urriaren 21ean egingo duten ekitaldian. "Biak bietara euskal zein Euskal Herritik kanpoko iruditegian lekua egin duten aktoreak" direla azpimarratu dute Zine Bileraren antolatzaileek.

Euskal zinemagintzari norbaitek ospea eman badio horiek euskal aktoreak direla adierazi du Zine Bilerak, eta Begirada saria ematerakoan euskal ikus-entzunezkoen alorrean "ekarpen berezia" egin duten eragileengan edo pertsonengan jartzen dutela arreta zehaztu du. Aurten, Begirada saria emateko "bi aktore handiri" merezi duten aitortza egitea erabaki dute zinema jaialdikoek, hala Irureta eta Gabarain aktoreak eta haiek hamarkadatan egindako ibilbidea sarituko dituzte.

Euskal Zine Bileraren 46. edizioa urriaren 19tik 22ra ospatuko dute Lekeition. Begirada sariaren banaketa ekitaldia, hilaren 21ean 19:30ean izango da, Ikusgarri zinema aretoan.

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide