Palestinari elkartasuna adieraziz dozenaka lagun bildu da Zumaian

Nerea Uranga

Palestinako herriari elkartasuna adierazteko elkarretaratzea atzo arratsaldean, Saregile plazan.

"Palestinar herriaren kontrako sarraskiaren aurrean" egin zuten elkarretaratzea Zumaian, herriko hainbat eragilek deituta.

Genozidioa gelditu! Palestina aurrera lelo hartuta dozenaka lagunek egin zuten protesta atzo arratsaldean, 19:30ean, Saregile plazan.

"Palestinar herriaren kontrako sarraskiaren aurrean", hainbat eragilek atzo arratsaldean elkarretaratzera deitu zituzten herritarrak Zumaian. Protestarako deia Darahli elkarteak, ELA sindikatuak, Ernaik, ESK-k, Zumaiako Mugimendu Feministak, Zumaiako Gazte Asanbladak, Gure Eskuk, LABek, Sarek eta Sortuk egin zuten.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide