Disko berriko aurrerapen abestia argitaratu du Marlik taldeak

Juan Luis Romatet 2023ko urriaren 15a

Nigan zara izeneko abestia plazaratu du Marlik boskoteak aste batzuk barru aterako duten izen bereko diskoaren aurrerapen gisa.

Marlik boskoteak disko berria argitaratuko du datozen asteotan. Berria, baita azkena ere, taldearen agurreko diskoa izango da eta. Orain hilabete batzuk iragarri zuten taldeari amaiera emango ziotela, baina pertsiana jaitsi aurretik Ozen estudioan sartu ziren Jurgi Taboadaren aginduetara abesti berriak grabatzera.

Diskoa eskutan izan aurretik, Nigan zara izeneko abestia igo dute plataformetara aurrerapen gisa.

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide