Cerrar los ojos filma emango da asteburu honetan Aita Mari zine aretoan. Gaurtik astelehenera bitartean ikusi ahal izango da pelikula hau, 19:30ean.
Victor Erize zinemagilearen azken lana da hau, eta pasa den maiatzean Canneseko jaialdian aurkeztu ondoren, Donostiako Zinemaldian ere erakutsi zuten. Ez hori bakarrik: Erizeri Donostia Saria eman zioten, jaialdi honek ematen duen sari garrantzitsuenetakoa.
Kasu bitxia da Erizerena. Karrantzan jaioa 1940. urtean, lau film luze besterik ez ditu zuzendu mende erdi batean. 1973an egin zuen debuta El espíritu de la colmena filmarekin. Donostiako Zinemaldiko Urrezko Maskorra irabazi duen urte horretan bertan. Hamar urte geroago, 1983an, El sur estreinatu zuen, eta 1992an El sol del membrillo. 30 urte zain egon behar izan da Erizeren beste film luze bat ikusteko, eta Cerrar los ojos da emaitza. Horretarako, Manolo Solo, Jose Coronado edota Ana Torrent, debuteko film hartan haur protagonista zena, izan ditu bere aginduetara.
Sinopsia
Julio Arenas aktore espainiar ospetsua desagertu egin da film bat filmatzen ari zela. Hilotza inoiz aurkitu ez arren, poliziak ondorioztatu du istripu bat izan duela itsasoaren ertzean. Urte asko geroago, misterio hori gaurkotasunera itzuli da, aktorearen irudia gogora ekarri nahi duen telebista-programa baten ondorioz. Parte hartu zuen azken eszenen irudiak eskaintzen ditu, Miguel Garay zuzendariaren lagun minak filmatuak.