Urriaren 28an sagardotegira egingo dute irteera Beheko Plaza elkartekoek

Maria Maya Manterola 2023ko urriaren 15a

Beheko Plaza elkartekoak Kantabrian, udan.

Bihartik aurrera eman ahal izango da izena, elkartearen bulegoan bertan. Egun osorako plana antolatu dute egun horretarako. 

Beheko Plaza jubilatuen elkarteak irteera berezia antolatu du urriaren 28rako. Aginagako sagardotegi batean bazkalduko dute, Tolosako gozokien inguruko azoka bisitatu ondoren. Dantzaldia egingo dute bazkalostean, Zumaiara itzuli aurretik.

Bihartik aurrera eman ahal izango da izena, elkartearen bulego orduetan. Guztira, 54 euroren prezioa du irteerak.

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide