Zumaiako kanpina Espainia mailako kanpin onenen arteko sariketara izendatua izan da. Hain zuzen ere, ingurune naturaleko kanpin onenaren kategorian lehiatuko du, Ariztigain (Nafarroa), Amaido (Asturias) eta Rinlo Costa (Galizia) kanpinekin batera.
Espainiako Kanpin Federazioak antolatzen du ekimena bi urtetik behin, eta gaur-gaurkoz sektoreko saririk ospetsuenak dira. Espainian dauden 900 kanpinetatik 27 bakarrik izan dira sariketara hautatuak. Horietako bederatzik bakarrik lortuko dute domina. Azaroaren 16an Madrilen izango da sariketa.