Anade arrantza elkarteak Iñaki Espillaren oroimenezko jaurtiketako arrantza lehiaketaren 69. edizioa antolatu du biharko. Goizez arituko dira parte hartzaileak arrantzan, 08:30tatik 13:00etara bitartean, hainbat eremutan banatuta: Arranplatik Paol muturrera; Itzurun hondartzan eta Orroaga inguruan. Arrantza puntuak zozkatu egingo dituzte, eta arrantzaleek egokitu zaien tokian hasi beharko dute lehiaketa, baina postu libreak geratuko balira, horietara mugitzeko aukera ere izango dute txapelketan zehar.
Parte hartu nahi duten arrantzaleek s.anade@anade.eus posta elektronikora idatzita eman behar dute izena, baina antolatzaileek jakinarazi dute ezinbestekoa dela arrantza-baimena izatea. 140 parte hartzaile inguru espero dituzte antolatzaileek.