Gurasoei zuzendutako Bizipen tailerretan izena emateko epea irekita dago

Aiora LarraƱaga Solaberrieta 2023ko urriaren 14a

Gurasoa haurrari eskutik emanda. (Zumaiako Udala)

0-6 urte bitarteko haurren gurasoei zuzenduta daude saioak eta hainbat gai jorratuko dituzte: amorrua, mugak, teknologia, autokontrola, eskola eta sozializazioa, besteak beste.

Aurten ere Bizipen tailerrak antolatu ditu Zumaiako Udaleko Gizarte Zerbitzuen sailak 0-6 urte bitarteko haurren gurasoei zuzenduta, eta izena emateko epea irekita dagoela jakinarazi dute. Jon Urdineta eta Itziar Rosado psikomotrizistek zuzenduko dituzte saioak eta hainbat gai jorratuko dituzte: amorrua, mugak, teknologia, autokontrola, eskola eta sozializazioa, besteak beste.

Aurten, hiru saioko programa antolatu dute, eta astelehenetan izango dira, 17:00etatik 19:30era: urriaren 23an, azaroaren 20an eta abenduaren 11n. Tailerrak euskaraz eskainiko dituzte, baina eskatzaileen beharren arabera gaztelerazko bigarren talde bat osatzea ere aztertuko dute Gizarte Zerbitzuetako arduradunek. Familian bi erreferente dauden kasuetan, biek parte hartzea gomendatzen dute antolatzaileek. 

Bizipen tailerrean parte hartu nahi duten gurasoek urriaren 18a baino lehen eman beharko dute izena, herriko ikastetxeek e-posta bidez zehaztutako moduan edo Gizarte Zerbitzuen bulegoan. Matrikula 20 euro kostako da pertsonako, eta izen-ematea egiterako unean aurkeztu beharko da ordainagiria. Honako kontu korronteak sartu beharko da dirua: KUTXABANK ES28 2095 5174 90 1060024873. 

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide