Liher taldeak rock doinuak taularatuko ditu larunbatean Amaia plazan

Maria Maya Manterola 2023ko urriaren 16a

Musika talde donostiarra EHZH - Eguzkiari Azken Bira izeneko biraren barruan arituko da Zumaian, 20:00etan hasita.

Liher laukotea Zumaian izango da aste honetan. Udaleko Kultura Sailaren eskutik, musika talde donostiarra Amaia plazan arituko da, hain zuzen ere, larunbatean, EHZH- Eguzkiari Azken Bira bere azken lana aurkezten. Estilo pertsonalera gerturatzen doan rock musikaren adar ezberdinen nahasketa sendoa proposatu dute donostiarrek beren azken lan horretan. 

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide