Winter Series txapelketa lehiatzeko txartela jokatuko dute Aitzurin

Jabi Gonzalez Toston 2023ko urriaren 16a

Imanol Lopezek irabazi zuen iazko Winter Series series txapelketa Beaskoetxearekin bikotea osatuta. (EITB)

Ostegunean finalaurrekoak jokatuko dituzte eta gaur zortzi izango da finala.  Hiru puntista zumaiar izango dira parte hartzaileen artean eta irabazleek hilaren 30ean hasiko den txapelketa entzutetsua jokatuko dute Gernikako Jai Alai frontoian.

Urriaren 30etik otsailaren 18ra Gernikako Jai Alai frontoian jokatuko duten Winter Series txapelketarako txartel bat banatuko dute Zumaiako Aitzuri pilotalekuan. Lau bikote ariko dira nor baino nor eta horietako bat bi zumaiarrez osatuta egongo da: Gonzalo Agirrek eta Unai Urangak osatutakoa, hain justu ere. Haiekin batera, Cosme Agirrek ere jokatuko du aurre kanporaketa.

Hiru zumaiarrak elkarren aurka arituko dira, gainera; izan ere, Gonzalo-Uranga bikoteari Cosme-Bailo bikotea egokitu zaio osteguneko finalaurrekoan. Irabazleek beste finalaurrekoko irabazleen aurka jokatuko dute hilaren 23ko, astelehena, finala. Bada, bigarren finalaurreko horretan Arbe-Manci eta Urko Lekerika-Salegi izango dira aurrez aurre.

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide