Goi mailako kirolariek eta behar bereziak dituztenek jada eskatu ditzakete udaleko dirulaguntzak

Jabi Gonzalez Toston 2023ko urriaren 16a

Piraguako Munduko Txapelketa. (Utzitakoa)

Urriaren 30a, astelehena, izango da eskaerak egiteko azken eguna eta kiroldegian edo udaletxeko erregistro nagusian aurkeztu ditzakete interesdunek.

Zumaiako Udalak gaur zabaldu du herriko goi-mailako kirolariei zuzendutako dirulaguntzen deialdia. Haiekin batera, behar bereziak dituzten herritarrek ere eskatu ditzakete laguntzak kirolari lotutako jardueren ordainketarako. 3.000 euro arte jaso ahalko dituzte goi-mailako kirolariek eta mila euro arte behar bereziak dituztenek.

Nolanahi ere, dirulaguntzak jaso ahal izateko hainbat baldintza bete beharko dituzte kirolariek eta horiek egiaztatzeko beharrezko dokumentuak aurkeztu beharko dituzte eskaera orriarekin batera. Eskaera orria lotura honetan dago eskuragarri eta kiroldegian edo udaletxeko erregistro nagusian aurkeztu beharko dute interesdunek. Urriaren 30a, astelehena, izango da horretarako azken eguna.

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide