Beraberak eta Zuazok Lubakin jokatuko dute Euskal Kopako finala

Jabi Gonzalez Toston 2023ko urriaren 16a

Berabera eta Zuazoren arteko derbia Guerreras Iberdorla ligan. (Berabera)

Azaroaren 21ean izango da eskubaloi partida eta Pulpoko bazkideek deskontua izango dute. Hala ere, hilabete honetan egin beharko dituzte erreserbak.

Goi mailako eskubaloi partida hartuko du datorren azaroaren 21ean, asteartea, Lubaki kiroldegiak; izan ere, Donostiako Beraberak eta Barakaldoko (Bizkaia) Zuazok neurtuko dituzte indarrak Euskal Kopako finalean. Guerreras Iberdorlako azken urteetako txapeldunak dira donostiarrak eta bizkaitarrak, nahiz eta orain Urrezko Ohorezko Mailan jokatzen duten joan den denboraldira arte Espainiako liga gorenean aritu dira.

Euskadiko eskubaloi federazioak antolatu du Berabera eta Zuazoren arteko norgehiagoka eta bost euroan salduko dituzte sarrerak. Nolanahi ere, Pulpoko bazkideek bi euroko deskontua izango dute eta merkeago eskuratu ahalko dituzte sarrerak. Horretarako, dena den, aldez aurretik egin beharko dituzte erreserbak pulpo@pulpo.eus helbidera mezua bidalita. Partida ikusteko interesa duten Pulpoko bazkideek hilabetea amaitu aurretik idatzi beharko dituzte mezuok eta sarrera kopurua eta izenak zehaztu beharko dituzte bertan.

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide