Junior mailako munduko surf txapelketan izango dira Janire eta Annete Gonzalez-Etxebarri ahizpak

Juan Luis Romatet 2023ko urriaren 17a

Annete eta Janire Gonzalez-Etxebarri surflari zumaiarrak.

Brasilgo Rio de Janeiro hirian jokatuko da junior mailako munduko surf txapelketa azaroaren 24tik abenduaren 3ra bitartean. Espainiako Surf Federazioak iragarri du zer talde eramango duen hitzordu honetara eta horien artean dira Janire eta Annete Gonzalez-Etxebarri surflari zumaiarrak.

Río de Janeiron egingo dute borroka munduko surflari juniorrik onenek. Hau da 2023 egutegiko hitzordu gogokoenetako bat. Munduko txapeldun berriak aldarrikatuko dituzte azaroaren amaiera eta abendu hasiera artean jokatuko den txapelketa horretan. 

Espainiako Surf Federazioak Brasilera eramango dituen hamabi surflarien artean dira Janire eta Annete Gonzalez-Etxebarri ahizpak. Lehena 18 urtez azpiko selekzioan arituko da, eta bigarrena 16 urtez azpikoan.

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide