Eire: "Formatu berria prestatu dugu, aldaketa asko egongo dira eta bateria jotzaile bat sartuko dugu"

Erredakzioa 2023ko urriaren 17a

Eire Salegi eta Eire Maia Gazteako estudiotan. (Gaztea)

Kanta berria plazaratu zuen Eire bikoteak pasa den astean. Abestiaz eta etorkizunera begira duten asmoen inguruan aritu dira Eire Maia eta Eire Salegi Gaztean.

Nahi gabe berriro izeneko kanta argitaratu zuen Eirek pasa den astean. Urte honetan ateratako laugarren abestia da. Gaztea irratian izan ziren atzo horren guztiaren bueltan hizketan. Hemen entzun daiteke.

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide