'80 amandre' ipuin kontaketa saioa izango da bihar Emakumeon Etxean

Juan Luis Romatet 2023ko urriaren 17a

Dorleta Kortazar ipuin kontalaria.

Helduentzako ipuinez osatutako kontaketa ekarriko du Dorleta Kortazar Alkoz eskoriatzarrak Zumaiara. Emanaldia 18:30ean izango da, euskaraz.

Dorleta Kortazar Alkoz ipuin kontalari eskoriatzarra Zumaian izango da bihar, asteazkena, 18:30etik aurrera, Emakumeon Etxean. 80 amandre izeneko helduentzako ipuinez osatutako kontaketa ekarriko du Zumaiara.

Kontalari berak dioenez, eta Jorge Oteizaren hitzak hartuz, "80 amandre behar dira antzinako emakumeak egungoekin lotzeko; 80 amandre besterik ez antzinaroa gaur egunarekin lotzeko". Kortazarrek kopuru hori jaitsi egin du: "Nik lau amandre nahikoa izan ditut munduan nire txokoa aurkitzeko, lau amandre besterik ez, ipuin bihurtu eta saio honetan elkartu ditudanak".

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide