Azaroko KZ guneko ikastaroetan izena eman daiteke jada

Maria Maya Manterola 2023ko urriaren 18a

Aurrez aurre hitzordua hartuta, telefonoz deituta edo KZ guneko webgunera jota eman ahal izango da izena. 

KZ guneak zabaldu du dagoeneko azaroko ikastaroetan izena emateko aukera. Askotariko ikastaroak izango dira datorren hilabetean, besteak beste, adimen artifiziala, argazkien edizioa smartphonetan edota azken gailu teknologikoei buruzkoa. Ikastaro guztien zerrenda KZ gunearen webgunean kontsulta daiteke. 

Izena emateko hiru bide izango dira: aurrez hitzordua hartuta, KZ gunean bertan, batetik; telefonoz (943-02 36 92) deituta, bestetik; edota webgunean bertan erabiltzailea eta pasahitzaren bidez sartuta, azkenik. Ondorengo bideoan eman dituzte erabiltzailea eta pasahitza sortzeko argibideak: 

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide