'A hundred flowers' film japoniarra, gaur zine forumean

Juan Luis Romatet 2023ko urriaren 19a

A hundred flowers film japoniarra ikusteko aukera izango da gaur Ostarrenak antolatutako zine forum saioan. Emanaldia 19:00etan hasiko da Aita Mari zinema aretoan.

Genki Kawamura zinemagile japoniarraren lana da Zumaian gaur ikusi ahal izango dena. Film honengatik zuzendari onenaren saria jaso zuen iazko Donostiako Zinemaldian.

Sinopsia

Yurikoren (Mieko Harada) adimena berehala hondatzen hasi da, dementzia baitu. Hala ere, Izumi semearentzat (Masaki Suda), sortu zituen esperientzia bizi izan zuenean bezain garbiak daude amaren oroitzapenak. Bizipen baten oroitzapena haren atzetik dabil bereziki, eta atsekabetuta dago: bera desagertu zela pentsatu zuenekoa.

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide