Erriberako arrantzaleen inguruko hitzaldia, bihar Algorri zentroan

Juan Luis Romatet 2023ko urriaren 20a

Motorrak Arroarrekan. (Juan Luis Romatet)

Itsaso kontuak izango dira entzungai bihar Algorri Interpretazio Zentroan. 11:30ean hasita, Erribera arrantzaleen jakituria eta egungo irizpide zientifikoak izeneko hitzaldia entzun ahal izango da.

Hitzaldiak, arrantzarako usadiozko ontziak atzean utzi eta itsasontziak tresna industrialagoekin egiten hasteak ekarri zituen gorabeherak, ondorioak eta gatazkak ditu hizpide, bereziki Galiziako arrantzaleengan. Beduolak eta Euskal Kostaldeko Geoparkeak antolatutako hitzaldia Xabier Brisset Martinek eskainiko du, gaztelaniaz.

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide